XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Ez jauna.

I. Cein bada?.

E. Bacarric Semea, ceñeri guizon eguin da derichan Jesucristo.

I. Orrelan bada nor da Jesucristo?.

E. Jaungoico biciaren Semea, gu erredimitearren ta guri ondo bizi izaten iracastearren guizon eguin zana.

I. Cer esan gura dau Jesusen icen onec?.

E. Salbadorea.

I. Cetati salbadu guinduzan?.

E. Gure pecatuetati ta gaizquiñaren cautiberioti.

I. Cer esan gura dau Cristoc?.

E. Ungidua.

I. Cegaz ungidua izan zan?.

E. Espiritu Santuaren graciyagaz ta doez.

I. Jesucristo gure jauna celan sortu zan Birgiña zan Amaganic?.

E. Jaungoicoaren eguitade miragarrizco ta naturaleciaz gañeticoaz.

I. Eta bere Ama beti izan zan Donzella eta garbi?.

E. Bai jauna, beti.

I. Cergaitic curutzean ill gura izan eban Cristoc?.